berria.info

 

Larunbata, 2014ko apirilak 12a.

 

ESAIT ados da Jaurlaritzak egindako txostenarekin.

 

SELEKZIOA. ESAITek bat egin du euskal selekzioen ofizialtasunaz Eusko Jaurlaritzak egindako txostenarekin. ESAITen arabera, “argi dago ez dagoela oztopo juridikorik, eta bai Espainiak eta Frantziak egiten duten presioa”. ESAITek bat egiten du ere ofizialtasuna lortu nahian Jaurlaritzak egin nahi duen ahaleginarekin. Hori bai, ez du ulertzen ESAITen gisako eragile bat ez gonbidatu izana.